News

FUNTASTIC ANIMALS

Izaki fantastikoen inguruan arituko dira aste honetan ikasleak. Alegietan eta mitologia kontakizunetan agertzen diren zenbait izakien ezaugarriak ezagutuko dituzte. Izaki hauetan oinarrituta ikasleek beraien animali fantastikoak asmatu beharko dituzte, zelakoak diren deskribatuz, izaera bat eman beharko diete, beraien botereak eta ahuleziak zeintzuk diren erabakiz… Ostiralean sortutako animalia hauen aurkezpena egingo dute ikasleek eta beraiek diseinatutako txapekin -animalietan oinarritutakoak- jolas desberdinetara jolastuko dira.