Ikastolak

Enjoy English programa Ikastolen Elkarteak aisialdirako eskaintzaren barruan kokatzen den egitasmoa da. Udaleku irekiaren formatua duen programa, goizez burutzen da ikastolan bertan, goizeko 9:30etatik eguerdiko 13:30ak arte, eta 5 eta 11 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Atzerriko ingeles hiztunak gidatuta eta Ikastolen Elkarteak sortutako ikasmaterialak baliatuz, ikasleek ingelesezko komunikaziorako gaitasunak landuko dituzte, jolas dinamikaren bitartez.