News

WE ARE ASTRONAUTS

Espazioa eta astronauten gaia izango da aste honetako ardatza. Ikasleek eguzki sistemaren inguruan gehiago ikasiko dute, eta gaiarekin lotutako joko/jolas desberdinetan arituko dira. Astronauten lana zertan datzan gehiago ikasiko dute, eta ilargiaz gehiago ikasteko ekintza interesgarrietan parte hartuko dute. Hau dena, jolas, abesti eta eskulan dibertigarriak eskainiz. Azkenik, ostiralean, gaian oinarritutako lehiaketa batean parte hartuko dute ikasleek.